Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, |
Espirituak historian altxatzen gaituen hitzean, instantzia hezitzaile fededuna gara. “Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege” (Mk 10, 14). Prozesu humanizatzaile fededunak bultzatzera eta laguntzera premiatuak sentitzen gara, oinarrizko kontzientzia eta nortasun pertsonalak sortuz. Erlijio esperientzia haur, gazte, nerabearen nortasun zigilatzaile eta dinamizatzaileen dimentsio eratzaileetan kokatzen da. Famili irazki sozial bat eskatzen du, oinarritzeko eta motibatzeko, berezko ulermodu eta ibilbide singularretara hedatzeko eta zabaltzeko gaitasuna duena. Sustraitzen garen eklesialitateak indar, jakinduria eta metodoa dakarzkigu existentziaren eta historiaren zentzu fededunaren ernamuin, bizipen eta ahalmenak sustatu, eutsi eta bideratzeko. Familiaren eta elizaren arteko harreman-gaitasun interaktibo eta dinamikoaren alde lan egiten dugu. Fedearen dohaina sor dadin ahalegintzen gara, eta erlijio esperientzia fundatzaile eta sortzaile baten eboluzio prozesuan. Ebanjelizazio sustraitu eta dinamiko baten alde egiten dugu, erlijio esperientzia ezberdinak elkarrizketan jarduteko eta integratzeko gai, baita ibilbide humanizatzaile anitzak ere, alternatiba esanguratsu eta baliotsuak baitakartza berekin. Adin eta famili testuinguru bereiziak nabarmentzeko prozesu batean, ibilbide ebolutibo eta fedearen pertsonalizatzaileei ekiten diegu, eliz eta historia dimentsioez kontzientziazio progresiboa eginez. Eliza izateko bokazioak heziketa esparru humanizatzaileak sortzeko aukera ematen du, geure burua Espirituak historian kokatu gaituen grazian zabalduz. Fede esperientzian sakondu eta hura barneratzeko lanetan dihardugu, Elizaren hitzean eta dinamismoan, katekesi, jardunaldi, bizikidetza bilera eta lagun egiteen bitartez, entzun, dinamizatu eta hedatu egiten baitituzte desio, oihu eta grinarik sakonenak. Erreferente esanguratsuak bideratuko dituzten harrera eta motibatze esparruak sortzeko hautua egiten dugu, pertsonen lan eta gizarteratze ahalmen eta trebetasunak akuilatuko dituztenak.
|
Burgohondo | |
NONDIK |