Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, |
Malagan, gure eliz taldeak sakonera handiko gizarte-lana egin du urtetan, pertsona eta egoera bakoitzari egokitutako harreman, harrera eta laguntzatik abiaturik. “Oikía Malacitana” Elkartea ereite-lan jasankor eta eskuzabal landuaren emaitza jasotzen ari da. Hezkuntzarako eta lan-gaikuntzarako leku gizatiartzaile bat da, egoera bidezkoagoa eta duinagoa oihuka irrikatzen duten pertsonentzat, gizon zein emakume. Elizbarrutiko Caritas-ekin elkarlanean, egitasmoak gizarteratze mugimendu eta jarduna bultzatzen ditu, garapen, ikaskuntza eta kultur integraziorako leku bat eskainiz. Komunitate bakoitzak, bere gizarte testuinguruan sustraiturik, harrera eta sostengu lan eskuzabal eta iraunkorra eskaintzen du, bizi erreferentzia lekutzat duten egoera, pertsona eta errealitateentzat. Harrera egitea eta inplikatzea Historian izateko eta egoteko dugun moduaren jarrera eta mugimenduei dagozkie.
|
Burgohondo | |
NONDIK |