Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Madrilen, gizarteratze sozio-kulturalerako mugimendu bati ekin diogu, inmigrazioaren munduan. Kultura, tradizio eta etnien arteko topaketa bultzatzeko eta eragiteko asmotan sortu da “Otro Punto de Partida” Elkartea. Eztabaida-leku bat sortzearen aldeko gara, pentsamendu-foro bat, ezberdina balioesteko, aniztasunaren integrazioa eta gutxiengoen eskubideak akuilatzeko lan jasankor eta eskuzabal bat bilatuz. Pertsona bakoitzaren singulartasuna eta duintasuna baiesten ditugu, baita haren eskubideak eta erantzukizunak ere, horiek egingo baitute gizarteko subjektu, eta gizarte, lan eta politika integrazio betea duen hiritar. Jatorrizko herrialdeetarako, sustatze eta garapen egitasmoak ikertu eta bultzatzen ditugu. Etorkizunak alteritatea integratzera garamatza. “Kanpotik etorri, eta etxean hartu ninduzun.” Emigrazioak kontzientzia harrarazten digu giza kondizioak zein mugikortasun erradikala daukan.