Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

“Kemen, Gizateria-Etorkizuna” Fundazioan, Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, Itxaropen Profezia izeneko elkarteak bere oinarriak, dinamikotasunak eta zabaltze soziokulturalak batera biltzen ditu. Fundazioan, elkarteak funtsezkoak diren eliz nortasuna eta komunioa markatzen ditu, presentzia eta gauzatze profetiko askatzaileak sor daitezen errealitate askotariko eta konplexuen erdian. Kohesioa sortzen du, eta berezko iniziatibak sustatzen ditu garapenean ari diren egitasmo eta leku bereizietan, aukera emanez hala, aberastasun gizatiar, ekonomiko eta sozialaren sortzaile diren ekimenei. Gizarte dimentsioa, pentsamendu, kontzientzia eta egitasmo sustatzailea den praxi gisa ulertu eta gauzatzen du. Ahalmen gizatiartzailearen, askapen esperientzien eta egitura-sorkuntzaren arteko interakzio iraunkor batetik abiaturik, “Kemen, Gizateria-Etorkizuna” Fundazioa gizarte eta kultura mugimendu bat sortzen saiatzen da, beste alternatiba sozial gizatiartzaile batzuekin loturik eta elkarlanean.