Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, |
“Emadazu jakinduria, nirekin izanik, lanean lagun diezadan, zuk gogoko duzuna irakatsiz” (ik. Jkd 9). Fedean pizturik, agindu sortzaile batean sumatzen dugu geure burua. Espirituz jantzitako gizakiak guztia bereizten du, lan pentsamendu- eta egia-sortzailean ari denez gero. Fededun izateak etengabeko sorkuntzan abiarazten gaitu honakoen bidez: alteritatearen entzuketa, neurrigabetasunaren harrera, eta Espirituak seme-alaba gisako askatasun loriatsuan kokatzen gaituen potentzialtasun ororen eskaera. Prestakuntza, guretzat, ibiltaritza sortzailea da, barnetasunerako deia, fede-obedientzia daitekeen onena bereiztera eta ekitera deitzen gaituen errealitate horren misterioaren aurrean. Prestakuntza-lan pertsonalak, komunitatekoak, taldekakoak, Jaunaren Egunaren premia gisa ulertzen ditugu, grina sortzailean eta huts egiten ez duen itxaropenean deitzen baikaitu. “Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez”, gure izate bokazionalaren mugimendu sortzailean eman ere, eta komunioan aurretik dugun, eusten gaituen eta etorkizun profetiko baterantz bultzatzen gaituen alteritate guztiarekin. Singulartasun horien harrerak definitzen gaitu, beren hauskortasunean, potentzialtasunean, errealaren kontzientzia eta hitz izan guran. Taldearen prestakuntza-dinamikek aurre egiten diete fedearen, errealitatearen eta kulturaren fundatzaile diren dimentsio kritikoei. Espirituaren igurtzia sentitzen dugu, esanguratsuen, baliotsuen eta indartzaileenaren entzuketatik azaleratzen gaituen igurtzia. Nor bere gaitasunak, bizi egitasmoak eta lan ibilbideak gauzatuz doan arlo eta lanbideek oinarritze, gaurkotze eta irekitze lan etengabean galdegiten gaituzte. Norberaren eta taldearen ahalmen apalen barruan, jardun eta aldarte ireki eta kritikoak sustatzen ditugu. Pertsona bakoitzaren potentzialitate sortzailean sinetsirik –bera dena balioetsiz, harrera eginez eta zabalduz–, aurre egiten diogu ikasketa eta norberaren, komunitatearen eta elizaren gogoeta-lan neketsuari, existentziaren gune fundatzaileetan. Prestakuntzarako talde-topaketa komunitarioak sortzen ditugu, zentzu bila ari diren pertsonei irekiak. Pentsamendu, balio eta esanahi-aukera tradizio bat sortzeko hautua egiten dugu.
|