Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Familia ebanjelizatze-toki jatorrizko eta emankorretako bat da. Maitasunaren indarrean sustraiturik, bizi bokazioz sortu eta zentzu helburuz finkatzen da. Gizartearen gune eratzaile gisa azaltzen da, nortasun pertsonalaren prozesuak sustatuz; balio, ohitura eta harreman-jokaeretan forjatzen du. Familiak bere baitan duen ahalmen humanizatzailea, ebanjelioak misterio-leku gisa pizten du, maitasun arreta eta eskuzabaltasun modura. Familia, komunio-trinkotasuna da, eliza, intimitate-esparru eta fedearen arragoa.

Familia-errealitate ikaragarrian, gizarteari entzuten diogu bere intziri eta promes larrienetako batean. Familiak gizatiarra denaren jatorrizko iturrietan jartzen gaitu. Gizarte modernoetan eta berezko tradizio sustraituetan oinarritzen direnetan familia ulertzeko modu eta adierazpenen aniztasunak famili errealitatearen harrera eta balioespen sakona eskatzen digu. Familia elkarrizketa, gogoeta eta praxi gune kulturala da, eta jakinduriazko sormenean galdatzen gaitu. Familia-mugimendu bat sorrarazteko hautua egiten dugu, gure ahalmenetan eta etorkizun-aukeren bilaketetan abiaturik. Familia bakoitzarenganako dugun gertutasunak haren positibotasuna eta ahalmen humanizatzailea aldarrikatzen ditu. Izatera iritsi den famili errealitatearen gaineko balio-irizpena hura hedatzeko borondatetik abiatzen da, gordean dituen adierazkortasunean eta indar sozializatzailean. Familiak ebanjelizatzen ditugu, eta haiek ebanjelizatzen gaituzte gu, haien dinamismo humanizatzailerik onenean barneratzen garela. Familia, sutan ari den sasi horrengana hurbildu nahi dugu, ernari dagoen ontasun, oinaze eta bizi arnasaren aurrean belaunikatuz.

Hain zaie berezkoa gure elkarteei familien baitan sartzea eta beren burua familia gisa eratzea, non erlazio-sare arina sortu behar baitugu, ibiltaritza bat komunitate familiaren eta etxeko eliza gisako familiaren artean.

Familia ebanjelizatzeko dugun alternatibak oinarritze existentzial psiko-soziala lortzeko eta konfiantza-sortzaileak diren guneak eratzeko lanei ekiten dio, askatasun eta jakinduriaren bideak zabaltzeko gai diren guneak. Fedeak familiako zoruaren erraietatik jariatu behar du, zoru hori Elizaren misterio emankorretik elikatzen delarik. Bizi eta existentzi ebanjelizatze bat da. Humanizatzea eta ebanjelizatzea, askaezinezko moduan bat eginik, grazia eta promes esperientzia batean, erantzukizun eta dei “Aitaren misterioan barneratzera, hura baita bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorburu” (ikus Ef 3,14-15). Gogoeta eta prestakuntza foroak sortzen ditugu, bai eta oinarritze eta elkarrizketa lantegiak, eta otoitz eta ospakizun topaketak.