Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

“Ez izan beldur, ene artaldetxo hori, atsegin izan baitu zuen Aitak zuen alde errege izatea” (Lk 12, 32). Hitzean sortzen gara, erreinuaren bokazio eta lekuko egiten gaituen grazian. Historian eta errealitatean fededun izateko eta egoteko baldintza erradikaltzat ditugu proportziorik eza, desmasia. Hauskortasun kontzientzia gero eta handiagoan, eta fedearen eta ebanjelioaren betebehar batean sentitzen dugu geure burua. Hautatze eta bokaziozko jatorri batek ezarri gaitu historian. “Orduan, Jaunaren ahotsa entzun nuen esaten: Nor bidaliko dut? Nor izango dugu mandatari? Nik erantzun nuen: Prest nauzu, bidali neu.” (Is 6, 8). Jainkoaren handitasuna aldarrikatzen dugu, gure txikitasun gero eta haziagoan, sakon eta dardarati den horretara jaitsarazten baikaitu, han errealitate guztia “haurgintza intzirika, Jainkoaren seme-alaben askatasun loriatsua lortzeko irrikatan baitago”. Neurria ez da gure ahalmenen emana, fedeak eta itxaropenak baizik, eta erreinuaren sortze etengabera deitzen gaitu, erreinua iristen ari baita bihotz bakoitzaren eta gizateria guztiaren burrundara, intziri eta irrikan. Jainkoaren ahotsa errealitateetan, erregu eta errebelazio-hitzetan pizten gaituzten egoeretan entzunez bizi nahi dugu, gizon eta emakume guztiekin justizia eta maitasun betierekoa bizi diren zeru berriaren eta lur berriaren zain.