Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Gredos mendilerroan, Burgohondo herrian (Avila) kokaturik, ahalmen sinboliko handiko lekua egokitu zaigu. Historiaren erdian itxaropenezko bide bati ekinarazi digun Espirituak gure eskuzabaltasun eta emankortasuna eskatzen digu, lurra promesaz argiztatzeko. Barnetasunerako eta elkartzeko leku bat sortu nahi du, baita gizatasun eta etorkizun bilaketak eta alternatibak integratzeko ere. “Itinerancia y Promesa Burgohondo” [Ibiltaritza eta Promesa] Fundazioan lur eta bidezidor gisa eskaintzen dugu geure burua sostengarritasunerako eta hats profetikorako, “Jainkoaren seme-alaben askatasun loriatsua lortzeko haurgintza intzirika ari den” mundu honetan. Fundazioak aurkikuntza pertsonalak eta harremanen esparruak sustatzen ditu. Karga sinboliko, espiritual eta ekologiko handiko interakzio original baten bitartez, arkitektura tinko, indartsu eta barnekoa proiektatzen da.

Elizaren presentzia harrera-egile eta doakotasun-emaile iraunkor gisa sortzen da, jarrera horrek sortzen baititu bizitza eta esperantza. Sakontzea eta elkartzea sustatzen du, eta errealitatearekiko elkarrizketa intimitatean, eta Jaungoikoaren eta pertsonaren misterio santuan; era berean, grazia, eliza, eta bizi den, intziri egin edo abesten duen guztiaren itxaropena izatearen ospakizun eta jaia bultzatzen du.

Gizarte errealitate premiazkoei aurre egiten die, hala nola buruko osasunaren arloa, errehabilitazioa eta komunitate gizarteratzea landuz, praxia eta pentsamendua sortzen dituela. Zaintza eta jakinduria eskatzen duten pertsona eta egoerak hartzen ditu. Erneko da amultsutasunez beteriko pentsamendu gisa eta irrika sortzaile kritiko gisa. Umil direnak eta zentzua, bakea eta adiskidetzea bilatzen dutenak igaroko dira handik. Bide horretan aurrera egingo dute pertsonek, herriek, kulturek eta erlijio sinesmenek, betikotasun irrikaz.