Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Bilbon, duela zenbait urtetik hona, jatorri askotariko eta nagusiki emigratutako populazio batekin ari gara partekatzen gure pertsonak eta lekuak. San Frantzisko auzoan biltzen diren arazo eta gatazkak, irrika eta bilaketak, sustraitze sozial eta kulturala bideratzeko aukera emango duten etorkizun-alternatiba duinak sortzera bultzatzen gaituzte.

Lagun egiteko lanetik, eta erreferentziazko eta elkartzeko lur bat sortzeko gogotik abiatuta, beste hainbat mugimendu eta erakunderekin elkarlanean, harreman eta interakzio humus bat sortzen ari da, etorkizun handikoa. Leku bat sortu dugu, etxebizitza bat, ikasteko, gogoeta egiteko eta elkarbizitzarako esparru bat eskaintzeko. Leku honen helburua pertsonen arteko konfiantza bultzatzea da, lanerako eta elkarrekin uztartzeko eremu bat eskura jarriz. Gizatiartze eta inplikatze lurrak luberritzeko hautua egiten dugu, etorkizunerako proiektua eta guzti.