Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, |
“Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz” (Mk 1, 38). Ebanjelioak askatasunean sustraitzen gaitu, eta errotze eta etengabeko exodoa bihurtzen gaitu. “Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen”. Fedeak konfiantza sakonean lantzen gaitu, graziaren, fundatzaile denaren segurtasuna ematen digu. Hain zuzen ere umil eta pobre den horretan, gu geu garen dardara eta hauskortasunean, transzendentzia sentitzen dugu, gutaz gaineko norbait. Orotan bizi den ziurgabetasunean, egiazkoaren, Espirituaren indarra sentitzen dugu. Izateari berez lotutako beldur eta negatibotasun-tentazioak fedearen dohainak duen nahikotasunera premiatzen gaitu. Nahikotasun horrek erregu eta apaltasun dardarati bihurtzen gaitu. “Altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu” eta. Jesus Mesiasen Espirituak gidatzen, sustengatzen, pizten baikaitu, fededun izateko ausardian. “Doan hartu duzue, eman doan.” Ebanjelizazioak –grazia gardentasun eta erreinu agindu– pertsona, egoera eta errealitateen entzule bilakatzen gaitu.
|
Burgohondo | |
NONDIK |