Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, |
Fedea ekintza da, mugimendua eta norabidea ematen ditu. “Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du.” Historiak, bere anbiguotasun eta ahalmenaz, elkarrekikotasun eta interakzio gero eta handiagoan eratzen ditu bere iraunkortasuna eta bere etorkizuna, batasun-helburu batean moldatzen gaituela. Etnia, kultura, erlijio eta herrien aniztasun eta aberastasunean, etorkizun bakar baterantz gabiltza. Geure baitan sentitzen dugun bizitza eta itxaropen lehertzetik, gizateria aldarrikatzen dugu Jainkoaren herri izateko bokazioan. Grazia eta hautaketa kontzientziak pobre eta umilarekin, singular eta gizartekoarekin elkarrizketan abiarazten gaitu, salbamenaren eta bizitzaren irrikan. Jainkoaren ibilbide berari ekiten diogu, errealitatean esku hartzen ari baita, artatsu eta erruki bihotzeko gisa, guztia bere burutzapenera eramateko. Praxia eta egia, pertsona eta gizartea, singularraren eta gizartekoaren dinamikotasun etengabean, jakituria, adiskidetze eta itxaropen garai batean egonkortzen eta trinkotzen. Gizatiarra, bere erraietatik bertatik, errebelazio oihua zaigu, eta sorkuntza historiko eta sozial grinatsua, etorkizun-profezia gisa sortzeko.
|
Burgohondo | |
NONDIK |